Basauriko Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren lehen hamaikakoa aurkeztu zen joan zen ostegunean.
Basauriko Batzordeak aurkezpen hau baliatu nahi izan zuen azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko. Sonia Villamor aktorea izan zen ekitaldiaren aurkezlea.
Hamaikako hau Euskaraldiaren genero, adin eta alor desberdinetako basauriarrek osatutako enbaxadore taldea da. Ez daude hamaika bakarrik, bigarren hamaikako bat osatzeko beste ere badaukagu.
Partaide hauek modu pertsonalean Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak dira, Belarriprest edo Ahobizi rola hartuz. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute. Gainera inguruko kideei ekimenaren berri emango diete. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere Ahobizi eta Belarriprest rolen bitartez euren hamaikakoak osatzea gomendatzen da. Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

-facebook¬† orrialdera lotura “making of” bideoa ikusteko:

Geplaatst door Basauritarrak op Donderdag 20 september 2018

 

-Geuriako orrialdera lotura hamaikakoaren bideoa ikusteko

Argazkiak | Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Basaurin

-Ekitaldiko argazki batzuk: