Txapa banaketa: (Izena ematerakoan ‘herria’ atalean Basauri jarri zutenek)
Azaroaren 18an Arizgoitiko plazan egingo dugun ekitaldian eta hurrengo egunetan Euskaraldian izena emateko Basaurin ditugun puntuetan (Bolintxu Euskaltegia, Udal Euskaltegia, Hizkuntza Eskola, Marienea basauriko Emakumeen etxea eta Udaleko Euskera Atalean).
Ekitaldia: Azaroak 18, Igandea 11:30etan Arizgoitiko plazan.:
Etxek kontzertu akustikoa eskeiniko du diska berria argitaratu berri duenean, abesten bukatzen duenean Basauriko aktoreek Euskaraldian nolako egoeretan aurkituko garen erakutsiko digute antzezpen labur batzuekin eta horren ondoren dantzaldia hasiko da.
Basauriko Edurre, Agintzari eta Basauritar dantza taldeek, Danbolin txistulari elkarteak eta Bizkaiko Gaiteroek dantza ikastaro erraz batez beraiekin dantzan egitera gonbidatuko gaituzte. Euskararen erabilerarekin gertatzen den bezela dantzaldietan ere entzuten dugun musika dantzan egiten inoiz ikasi ez dugunez besteen jakak besoetan hartu eta begira geratzen gara. Giro alai eta onean gorputzari hautsak astintzen hasteko aukera ezinhobea izango dugu. Batu egingo gaitu bai, Euskaraldiak, hizketan eta dantzan.
Umeek ere izango dute beraien tartea, hain ondo eta azkar dantzan egiten dakiten ‘swish swish’ motxiladun mutikoaren dantza hori plazaratzeko aukera izango dute. Eta lehiaketa denez izango da sariren bat irabazle edo irabazleentzat. Beraz, gaztetxoenak, ispilu aurrera lehiaketarako prestatzera!!
Eta amaitzeko Bertso Saioa hasi aurretik Basauriko aktoreak agertuko zaizkigu berriz txapa hori aldean daramagunean nola jokatu proposatzera. Bertsolari bizkaitarrak, Mikel Goiriena, Oihana Bartra eta Peio Ormazabal, eta gaia Euskaraldia, Rol bat hartu eta bapatean sortu eta abesten ohituta daude, eta oraingoan euskararen inguruko hizkuntza ohituretan oinarritutako roletan jarriko dituzte. Umore ona eta jai giroa lagun denok gozatuko dugu!! eta denon artean egingo dugu!!