Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6651
Basaurin Euskaraldia badabil… | Basauritarrak

Hilabete barru txapak aldean eramango ditugu hamaika egunean, hori argi daukagu denok, baina hasi gara Basauritarrak Euskaraldia datorrela eta zer gertatuko den edo nolako egoeretan aurkituko garen pentsatzen. Azken txanpan sartu gara eta ikastetxeak eta gainerako talde eragileak saiakera batzuk egingo dituzte Euskaraldirako ondo prestatzeko. Eta saiakera, ariketa eta saio hoietan erabiltzeko pegatinak egingo ditugu, gero eramango ditugun txapen antzekoak izango dira baina desberdintzeko kolore laranja eta berdean egingo dira.
Era berean ariketa soziala hasten denean (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) irribiziek beraien ezaugarria eramango dutenez irribizi izango direnentzat pegatina urdinak egingo dira eta txapa banaketa egiten denean txapekin batera banatuko dira.

Eman izena Euskaraldian!