Eneko Palencia Arizko Ikastolako ikasle ohia eta guraso taldeko partaidea da, herriko jaietan erabiltzeko eta bide batez Euskaraldia datorrela gogoan hartzen hasteko txapak egiteko diseinu hau egin du. Arizko Ikastolan txapak salgai daude euro batean San Fausto Jaietan aldean eraman nahi duenarentzat.

Diseinu hau San Faustotan Euskararen alde erabiltzeko baimena eman digu Enekok berak, Arizko Ikastolaren bidez, horrexegatik, aurtengo herriko jaietan denok aldean eraman ditzagun, pegatinak egingo ditugu eta herritarrei banatuko dizkiegu ekintza ezberdinetan astelehenetik aurrera.