Euskaraldiari lotuta, Joxe Mari Agirretxe PORROTX gonbidatu genuen maiatzaren 8an Ibaigane Kultur Etxera, Herrigintzaz eta Irrigintzaz Euskaraldian hitzaldian parte hartzera. Lasarte-Orian egindako «Baietz 40 egun euskaraz» ekimenaren berri eman zigun eta, era berean, berak eta pailazo-taldeak euskararekin izandako harremanari buruz hitz egin zigun.

40 bat lagun bildu ginen ekimenean. Agirretxek kontatu zigun nola bihurtu zen pailazo, era dibertigarri eta arin batean. Hasieran, pailazo-bikotea sortu zuten berak eta Agustin Mujika «Takolo»k, eta, astiro-astiro, konturatu ziren ikuskizunean egindako esketxek eta magia-trikimailuek eragina zutela gazte eta txikiengan. Konturatu ziren haiek eredu zirela. Gaur egun ere irizpide horri jarraitzen diote: umeei (eta gurasoei) ikuskizun eredugarriak eskaintzea, euskaraz.

Bestetik, Lasarte-Oriako zortzikotekoko kidea da Porrotx, eta, horrenbestez, herrian aurrera eramandako Armairutik irten dinamikaren nondik norakoen berri ere eman zigun. Esan zigun euskaraz bizi ahal izateko euskarazko taldeak sortu behar direla, alegia, gai baten gaineko taldeak sortu, eta euskaraz aritu bertan.

Eskerrik asko, Joxe Mari, zure bizipenak gurekin artean partekatzeagatik!