Basauriko Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren lehen hamaikakoa aurkeztu zen joan zen ostegunean, eta Basauriko Batzordeak aurkezpen hau baliatu nahi izan zuen azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko.
Izena emateko bide bi daude: www.basauritarrak.euskaraldia.eus webgunea, eta izena emateko foiletoa, euskarri fisikoa.
Webgunean eta foiletoan ondo azalduta ageri dira ariketa soziala zertan datzan eta zeintzuk diren rolak. Datu pertsonalak eman beharko dira, helbide elektronikoa barne; hau, izan ere, oso inportantea da, Euskaraldian parte-hartzeko izena emandakoan informazio asko mezu elektronikoz helaraziko delako, parte hartzeko jarraibideak, txapa non jaso jakinarazteko, eta abar. Izena emateko foiletoa Basaurin Udal Euskaltegian, AEKko Bolintxu Euskaltegian, Hizkuntza Eskola Ofizialean, Udaleko Euskara Atalean eta HAZ bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan) egongo da eskuragarri, bete eta bertan entregatzeko.

GUZTION ARTEAN EGINGO DUGU!