Euskaraldiaren gainean egin ditugun aurkezpenetan galdetu izan da euskaraz apurtxo bat edo oso gutxi ulertzen dutenek ez ote duten ariketa sozialean parte hartzerik, gaitasunik ez edo ia ez baina gogoz gainezka dauden herritarrek lekurik ba ote duten euskaraldian. Horregatik, Basaurin Irribizi figura izango dugu. Irribizia ez da protagonista izango, baina Ahobizi eta Belarripresten ondoan egongo da, pozik entzungo ditu haiek gainera, euskaraz, edota elebidun

Ariketa sozialean ezin dute parte hartu; baina, euskararen bidean urratsak ematen jarraituz gero, euskaraz gero eta gehiago entzuten eta ikasten jarraituz gero, hurrengoetan parte hartu ahal izango dute, eta aurten ondoan izango ditugu. Herritar hauek Irribizi pegatina eramateko aukera izango dute, eta rol hori hartuz Euskaraldian beraien ekarpena egingo dute.

Izena emateko esteka / Link para apuntarse: 

https://izamalloa001.wixsite.com/irribizibasaurin