Apurka-apurka basauriar askorengana hurbiltzen ari da Euskaraldia, baina oraindik lan handia dago egiteko, eta lantaldeetan parte hartzeko boluntario gehiago behar ditugu (basauritarrak@euskaraldia.eus).

Euskaraldiaren aurkezpena eta Joxe Mari Agirretxe Porrotxen hitzaldia eta gero, indarberrituta gaude! Herritar guztiengana heldu nahi dugu, Euskaraldia ezagutarazi eta bertan parte hartzera gonbidatu. Oso erraza da!

Dinamikaren berri emateko, eta Agirretxeren gonbidapena aprobetxatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek Basaurin eskainitako «Borobilean» ikuskizunean egon ginen, bertaratu zirenei azaltzeko Basaurin ere martxan dela Euskaraldia, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, 11 egunetan zehar, Ahobiziak eta Belarrirpestak ibiliko direla gure herriko kaleetan zehar.

                

Herriko ikastetxe, guraso elkarte, jai batzorde eta kirol elkarte gehienek dinamikaren gaineko informazioa jaso dute jada, telefonoz zein posta elektronikoz. Horrez gain, Euskaraldiaren aurkezpen-ekitaldietara gonbidatu ditugu.

Uda eta gero etorriko da lan potoloena. Denok elkarrekin, euskararen erabilera handiagotzeko nahi horrekin, euskara gehiago entzungo dugu Basauriko kaleetan.

Animatu eta parte hartu ariketa sozial handi honetan!!!